Ana Julia Quezadak Gabriel haurra nahita hil zuela ebatzi du herri-epaimahaiak

0

Herri-epaimahaiak ontzat eman du Elena Maria Fernandez fiskalaren kontaketa eta, beraz, Ana Julia Quezadak Gabriel nahita eta maltzurkeriaz hil zuela ebatzi du.

Era berean, Angel Cruz eta Patricia Ramirez haurraren gurasoei lesio psikikoak egin dizkiela ere frogatuta geratu da, eta horregatik beste 10 urteko zigorra eskatu du Fiskaltzak.

Zortzi urteko haurra 2018ko otsailaren 27an hil zen Almeria probintziako finka batean.

Quezada haurraren aitaren bikotekidea zen haurra hil zenean. Gabriel Cruz bilatzeko itxurak egiten aritu zen, baina mutikoaren hilotza bere autoan aurkitu zuten 12 egun geroago, eta horrek sona handia izan zuen herritarren artean eta hedabideetan.

Akusatuak aitortu zuen haurra hil zuela, baina ez zuela nahita egin, horregatik, defentsak 15 urteko zigorra eskatzen zuen arduragabekeriazko hilketa delituagatik.