Errenterian atxilotua Astigarragan lapurtutako motozikleta batekin aurkitu ondoren

0

Ertzaintzako agenteek 24 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur Errenterian Astigarragan lapurtutako motozokleta baten giltzekin harrapatu ostean.

Gaur goizaldeko hiruak aldera, ertzainek furgoneta bat geldiarazi dute Errenterian. Furgonetan, dirudienez, zertxobait lehenago herrigunean lapurtutakoa zen motozikleta batekin zirkulatzen ikusi duten eta motozikleta hori erdiguneko kale batean aparkatuta utzi duen gizonezko bat zihoan. Kontua da aurreko gauean hainbat trasteleku behartu zituztela Astigarragako garaje komunitario batean, eta, besteak beste, bizikleta batzuk eta adierazitako motozikleta lapurtu zituzten.

Geldiarazitako furgonetako hiru bidaiariak identifikatu egin dituzte, eta agenteek egiaztatu dutenez, hirurek dituzte ondarearen aurkako delituak. Horrez gainera, susmagarriari lapurtutako motozikletaren giltzak aurkitu dizkiote. Egoera horren aurrean, ustezko lapurra atxilotu eta polizia-egoitzara eraman dute beharrezko izapideak egin eta, ondoren, epailearen aurrera aurkezteko.

Ibilgailuan aurkitu dizkieten bi kaskoren jatorria ikertzen ari dira ertzainak.