Gaur arratsaldean euri-jasak espero dira

0

Gaur arratsaldeko 18:00etatik gauerdira arte Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du euri-jasak espero direla eta.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak zehaztu duenez, denbora tarte horretan ekaitzak joko du eta, oro har, euri txikia egingo du, baina tokian toki erruz bota dezake, baita txingorra ere, barnealdean bereziki. Gainera, ekaitz guneetan haize-bolada indartsuak edo oso bortitzak izango dira.

Euskalmeten arabera, egunean zehar bero handiagoa egingo du isurialde atlantikoan, haizeak hego-ekialdetik joko baitu, eta tenperatura maximoak 28-30 gradukoak izango dira.