Ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehengo gunea ipini dute Donostiako ikastetxe batean

0

Gipuzkoako hiriburuko Amara auzoko lanbide heziketako Easo Politeknikoak ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune ireki bat ipini du bere aparkalekuan, nahi duenak erabil dezan.

Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranak, Easo politeknikoko zuzendari Angel del Ríok, IBILeko ordezkari Álvaro Garcíak, zentroaren Ingurumen arduradun Ana Elizaldek eta zentroaren zuzendari operatibo Antonio Lópezek, parte hartu dute gune berri honen aurkezpenean. Eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko gune honek zentroaren zein Udalaren jasangarritasun eta gizarte ardura politikaren bidearekin jarraitzen du.

Gune honetan bi ibilgailu kargatu daitezke, izan ere, alde bakoitzean 22 kWko konektore bat du. Eta kargatzeko gune hau Donostiak dituen beste seiei batuko zaie – puntu hauek guztiak IBIL enpresak kudeatzen ditu – eta ibilgailu elektrikoak kargatzeko estatuko sare publiko handiena da. Ekimen honi esker Easo Politeknikoaren helburua da mugikortasun jasangarriaren alde aurrera pausuak ematen jarraitzea.