Navilens teknologia darabilten QR kodeak ipini dituzte Donostiako autobus geltokian

0

Donostiako Udalak azken belaunaldiko QR kodeak Dipini ditu autobus geltokian, itsuei edo ikusmen murriztua duten pertsonei bertatik mugitzeko laguntza eskaintzeko asmoz.

Aplikazioak kodeak azkartasunez eta erraztasunez detektatzen ditu telefono mugikorra altxatzean, fokuratze beharrik gabe, eta inguruari buruzko oharrak eta geltokiko puntu desberdinetara iristeko adierazpenak ahotsez entzutea ahaltzen du.

Teknologia hau Donostiaren bidez iristen da Euskadira lehengo aldiz. Hiritarrei edota turistei geltokia zeharkatzea errazten die eta hiriari buruzko informazio gehiago eskaintzen die.

Proiektu hau pilotu fasean dago eta Mugikortasunaren Europako Aste honetan zehar aplikazioa probatzera gonbidatzen ari diren kolektibo desberdinen iradokizunekin berritzen joango da. Honetaz gain, hiriko beste puntutan ezartzea edo beste eginkizunetarako erabiltzea ere balioztatzen ari da.