Zinemaldiaren inaugurazio-galaren inspirazioa generoko zinema eta areto iluneko magia izan dira

0

Aurtengo Zinemaldiaren inaugurazio-galarako inspirazio iturri generoko zinema, filmak areto ilunetan ikusteko magia eta ikusleak omentzeko nahia izan direla jakin arazi dute antolatzaileek.

Cayetana Guillén Cuervo eta Loreto Mauleón arituko dira aurkezle, eta Borja Crespok zuzenduko du. Besteak beste, Javier Calvo eta Javier Ambrossi (Los Javis), Leticia Dolera eta Paul Urkijo zinemagileek hartuko dute parte, baita Neil Jordan epaimahai ofizialeko buruak, Blackbird filmeko zuzendari Roger Michellek eta Sam Neill aktoreak ere. Ekitaldia bihar izango da (hilak 20), 21:00etan, Kursaal auditoriumean.