Urriaren 30ean eta 31n Bilbo hiria ekitaldiz gaienzka jarriko da Bime City ekitaldia dela eta.
Hiria bor-borka jarriko da, berriro ere, musikarekin, Europako eta Latinoamerikako talentu berriak, etorkizun handiko talentuak bertan izango baitira. Aurtengoan ere, musikaren arloko profesionalak elkartuko dira BIME PROn, eta hurrengo eguneko BIME LIVE jaialdiaren atariko moduan, BIME CITY jaialdiak onenetan onena eskainiko du berriro ere, Bilboko erdigunean zuzeneko musikarik onenaz gozatu nahi duen ororentzat.
Estatuan eta nazioartean gero eta indar handiagoa lortzen ari diren talentuak etorriko dira 12 herrialdetatik, eta Bilboko 11 areto ikonikotan egingo dituzte emanaldiak, BIMEren eskaintza bilbotarrei ezagutarazteko; eta, bide batez, etorkizunean Europako jaialdi garrantzitsuenetako line up guztietan egongo diren taldeentzat erakusleiho ere izango da.