‘Parketarrak’ ekimena hasiko da Donostiako haurrek jolasean euskara erabil dezaten

0

Irailaren 23tik aurrera Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak “Parketarrak“ ekimena ipiniko jarriko du martxan haurrak kalean jolasean euskara erabil dezaten.

Urtxintxa eskolak aurrera eramango duen egitasmo hau bi programatan banatuta dago: bata, Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa eta, bestea, Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Udazken honetako saioak irailaren 23an hasi eta urriaren 31 bitartean egingo dira eta Donostiako plaza eta parkeetan jolasak antolatuko dira. Egitasmo hau doan eskainiko da.

Aurten, lehen aldiz, Antiguan eta Grosen eskaini da Parketarrak egitasmoa eta auzo horietako guraso eta haurrek gustura hartu dute ekimena. Oro har, harrera ona izan du egitasmoak. Maiatza eta ekainean 133 saio antolatu ziren Donostiako hamalau auzotan. Zabu-Zibu programan 175 bat haurrek eta 100 gurasok parte hartu zuten. Txirrintxon programan berriz, 150 haurrek.

Udazken honetan ere, Grosen eta Antiguan ez ezik, beste 12 auzotako parke eta jolaslekuetan eskainiko da Parketarrak: Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erriberak,

Amara, Amara Berri, Añorga, Parte Zaharra, Egia, Aiete eta Morlans (bukaerako taulan azaltzen dira udazkeneko txandako egunak eta lekuak).