Bi atxilotu Bilboko janari-denda batean lapurtzen saiatzeagatik

0
PRUEBA

Pasa den larunbat arratsaldean ertzainek 19 eta 22 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten Bilbon Iturribide kaleko janari-denda batean ebasketa-delitu bat leporatuta.

Arratsaldeko ordu biak laurden gutxi aldera, dendako arduradunek Ertzaintzara deitu zuten bi gizonezko hainbat elikagai ordaindu gabe ateratzen saiatu zirela baina dendako langileek harrapatu egin zituztela esanez.

Handik laster hurbildu zen Ertzaintzaren patruila bateko agenteei jakinarazi zietenez, dendako langileek elikagaiak, besteak beste, galletak eta txokolatea, arropa artean ezkutatzen eta ordaindu gabe kalerako bidea hartzen ikusi zituzten susmagarriak, eta geldiarazi ondoren Ertzaintzara deitu zuten.

Gertaera horien aurrean, agenteek identifikatu egin zituzten 19 eta 22 urteko bi gizonezkoak, eta, beharrezko frogaketak egin ondoren, atxilotu egin zituzten ebasketa-delitu arina leporatuta, ezin izan baitzituzten behar bezala identifikatu lekuan bertan. Jarraian, polizia-egoitzara eraman zituzten.