Bizkaiko hiriburuko Aretxaga-Miribila gunean neurri handiko margolana egin dute San Frantzisko eta Zabala auzoen kohesiorako eta birgaitzerako tresna gisa.
“Erakusgai” jarritako horma-irudi berriak Caravaggioren “Emauseko afaria” irudia gogorarazten du, zeinetan pertsonaia bat aulki batetik altxatzen edo bertan jesartzen baitago. Era berean, “Kai eskailera-maila igotzen do jaisten ari den unea” lanak, San Nikolaseko geltokiaren ikuspegi idealizatu baten bidez, une anbibalente bat erakusten du, zeinetan ikusleak soilik erabaki baitezake zer begiesten ari den.