Eibarren gizon bat labana batekin jendeari dirua lapurtzen saiatu da

0

Atzo goizean 21 urteko gazte bat atxilotu zuten Eibarren labana bat erabiliz lapurreta egiteagatik.

Goizeko zazpiak hamar gutxi aldera, Ertzaintzak jakin zuen gizonezko bat beste bati lapurreta egiten saiatu zela Eibarko Untzaga plaza inguruan. Dirudienez, gizonezkoa beste bati hurbildu zitzaion, eta labana bat erakutsita bere integritatearen aurkako mehatxuak egin zizkion soinean zeraman dirua emateko esanez. Biktimak esan zion ez zeramala dirurik, eta, zigarro batzuk eman zizkionean, gizonezkoak alde egin zuen.

Herritarrak babesteko lanetan ari zen patruila bat berehala hurbildu zen, eta inguruan atzeman zuen gizonezkoa. Honek ez zien jaramonik egin polizia-dotazioaren aginduei, eta agenteek kendu egin zioten praken atzeko poltsikoan zeraman hogei bat zentimetroko orria zuen labana. Beharrezko frogaketak egin ondoren, ertzainek atxilotu egin zuten gizonezkoa, nahiz eta gogor egin zien aurre.

Ertzaintza ikertzen ari da ea atxilotuak ba al duen zerikusirik gau horretan bertan arma zuri batekin eraso eginez eta beldurra erabiliz egindako beste bi lapurreta-ahaleginekin behintzat. Horrez gainera, gizonezkoa hil honetan beste behin atxilotu zuten Eibarren bertan agintaritzaren agenteen aurkako delitua leporatuta.