Emakumearen Euskal Erakundearen ikerketa-lanaren arabera, 2018 urtean, 1.968 eta 2.292 emakume artean prostituzioan jardunean omen zeuden EAEn.
«Emakume eta nesken salerosketa eta sexu esplotazioa Euskadin» txostenaren arabera hainbat arrazoirengatik zaila da jakitea zenbat diren egoera horretan dauden emakumeak, baina uste da egoera hori ez dela Euskadin prostituzioan ari diren emakumeen artean gailentzen. Hala ere, Gobernuz Kanpoko Erakundeen eta kontsultatutako iturrien arabera, % 10 eta % 15 bitartean egon daitezke egoera horretan. Bestetik, poliziaren lanaren emaitzen arabera, 2018an 92 emakume detektatu dira salerosketaren biktima posible bezala, eta horietatik 17 izan dira azkenik horrela identifikatuak.
Txostenaren arabera, detektatutako emakume horiek guztiak atzerritarrak dira, Latinoamerika, Asia, Afrika eta Ekialdeko Europakoak, eta gazteak, 18 eta 35 urte bitartekoak. Jatorria aldakorra da, garai bakoitzaren migrazioaren joan-etorriaren arabera.