Bilbobusek urtea amaitu aurretik flotaren %20 berrituko du

0

Alfonso Gil Bilboko alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak atzo Bilbobusen 15 autobus hibrido berriak aurkeztu zituen.

Horrela, Bilbok beste urrats bat ematen du hiri barruko mugikortasun jasangarriaren aldeko itunean jasotako konpromisoak betetzeko bidean eta herritarren ongizatea hiri garapenaren erdian jartzen.

Eskuratze horien bidez, “mugikortasun-arloko politikak herritarren osasuna eta bizimoduaren kalitatea hobetzera orientatzen jarraitzen dugu eta beste urrats bat ematen dugu ibilgailu publiko eta pribatuetan “zero emisioko” alternatibak hartzeko, partikula kutsakorrak eta CO2 isurtzea gutxitu nahian” adierazi du Alfonso Gilek, Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak.

Izan ere, “urtea amaitu baino lehenago, egun 141 unitatek osatzen duten multzoaren %20 berrituko da. 15 ibilgailu hibrido berriez gain, modelo bereko beste 15 eta bi elektriko eskuratuko dira” azaldu du Alfonso Gilek.

Ibilgailu hibrido horiek 12 metro luze dira eta 3 ate dauzkate, hirugarren atean eskailera-mailarik gabe; bilbobus modernoenetako irisgarritasun-baldintzak betetzen dituzte eta, itxura aldetik, gainerako ibilgailuen berdin-berdinak dira: desberdintasuna motorrean dago.

Ibilgailu hibridoek superkondentsadoreak dauzkate, energia bilgailu gisa erabiltzen direnak berreskuratze moduluan, eta, hala, energia aprobetxatzen laguntzen dute, eta emisioak gutxitzen ondorioz. Muntatzeko behar den espazioa txikia da, eta, beraz, ez da galtzen bidaiarientzako eserlekurik barnean.