Innobasquek ETE-ak autodiagnostikoa egitera gonbidatzen ditu

0

Berrikuntzaren Euskal Agentziak, Innobasquek, datozen asteotarako hamar topaketa antolatu ditu enpresen berrikuntzarako zaintzaren eta prospektibaren garrantziaz sentsibilizatzeko, dauden jardunbide egokienak ezagutarazteko eta euskal ETEak arlo honetan autodiagnostikoa egitera gonbidatzeko.

Izaera batez ere praktikoa duen ekimen honekin INNOBASQUEk euskal erakundeak kontzientziatu nahi ditu zaintzaren eta prospektibaren garrantziaz, informazioa arin geureganatu eta analizatzeko, erabakirik egokienak beharrezko unean hartzeko eta aukerak sortzeko. Prospektiba, beraz, prozesu sistematiko eta parte-hartzailea da, etorkizunerako informazioa jaso eta epe ertain-luzerako ikuspegia eraikitzen duena, gaur egun erabakiak hartzera eta ekintza kolektiboak mobilizatzera zuzendua.

“Mezu bat transmititu nahi dugu, alegia, ez dela aski lerratzen uztea edo aldaketak interpretatzea horietara egokitzeko, baizik eta ezinbestekoa dela horiei aurrea hartzea eta eraldaketak sortzea berrikuntzaren bidez. Zeregin hau ez dagokie bakarrik konpainia handiei, baizik eta enpresa-sare guztiari dagokio lehiakortasunari begira”, INNOBASQUEko zuzendari nagusiak, Leire Bilbaok, dio.

Proposamenean 10 topaketako programa dago beste hainbeste eskualdeetan EAEko hiru lurralde historikoetan. Bilera laburrak, ordu eta erdi ingurukoak izango dira, eta horietan Berrikuntzaren Euskal Agentziak bere bazkideetako batzuekin lan egingo du, beren sektorean lider diren enpresekin (adibidez, Batz, CAF, Danobat, Erdhart-Serikat, Kutxabank, Mondragón Componentes, Petronor, Velatia edo Vodafonerekin), anfitrioi gisa jardun dezaten eta zaintza eta prospektiba arloan duten esperientzia praktikoa azaltzeaz ardura daitezen, eta esperientzia horrek erakundean izan duen eragina ere azaltzeko Enpresa anfitrioiarekin batera, topaketa bakoitzean ETE bat izango da, arlo honetan ekimenak martxan jarri dituena, erakunde txiki edo ertainetan horren erabilgarritasuna azaltzeko.

Saio bakoitzak bere barruan tarte bat ere izango du berariaz prestaturiko inkesta labur bat betetzeko, bertaratzen diren enpresek autodiagnostikoa egin dezaten eta horrela gai honetan duten posizionamendura hurbilpen bat lortzeko. Inkesta hauetatik abiatuta, INNOBASQUEk gero talde homogeneoak antolatuko ditu bere erakunde bazkideekin, eta horiei lagunduko die zaintza egitetik prospektibara igarotzeko bidean.