Lehen hiruhilekoan jaiotzen kopuruak %4,3 egin du behera Euskadin

0

Eustat Euskal Estatistika Erakundearen arabera jaiotzen kopuruak %4,3 egin du behera Euskal Autonomia Erkidegoan aurtengo lehen hiruhilekoan, lehengo urtekoarekin konparatuz.

Guztira, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaiotako haurtxoak zenbatuta, urtarriletik martxora arteko epean 3.710 haurtxo jaio dira.

Hiru lurraldeetan izan da beherakada. Hain zuzen ere, Araban % 6,5 egin dute behera jaiotzek; Bizkaian, % 4,5; eta Gipuzkoan, % 2,9. Lehen hiruhilekoan, 635 haur jaio ziren Araban; 1.815, Bizkaian; eta 1.260, Gipuzkoan, Eustaten oharraren arabera.

Amaren adinari erreparatuta, 30-34 urteko amen taldea nagusi da, erditzeen % 34,4rekin. Ondoren, 35-39 urteko amen taldea dago, % 33,7rekin; eta gero, 25-29 urtekoena, jaiotzen % 13,6rekin.

2018ko hiruhileko berarekin alderatuta, gora egin du 40 urterekin edo gehiagorekin ama direnen taldeak; izan ere, 2018an 396 izan ziren, eta 2019an, aldiz, 421 izan dira. Jaiotza horiek guztien % 11,3 izan dira (% 10,2, 2018an); 25 urte baino gutxiago dutenen amen erditzeak, aldiz, % 6,9 dira.