Mallabian gizonezko bat hil da trafiko-istripu batean

0

Atzo gaueko bederatziak baino lehentxeago BI-633 errepidean, Mallabiako udal-barrutian, gertatutako zirkulazio-istripuan gizonezko bat hil zen eta emakume bat larri zauritu zen.

Oraindik argitu ez diren arrazoiengatik elkar jo zuten Kia auto batek eta Suzuki motozikleta batek. Istripuaren biktimak motozikletan zihoazen bi pertsonak izan ziren; gizonezkoa hil egin zen lesioen ondorioz, eta emakumea larri zaurituta eraman zuten anbulantzia medikalizatu batean Gurutzetako ospitalera.

Ertzaintzak dagokion argiketa jarri du abian istripuaren arrazoiak argitzeko.