Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko dira Durangon

0

Durangoko Gerediaga Elkarteak, urtero bezala, aurten ere Bizkaian antolatzen diren Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartuko du.

Durangaldeko udaleren laguntzarekin, hainbat herrietako ekintzak diseinatu eta koordinatzen dituzte. 2019ko egitarauan zazpi proposamen prestatu dituzte. Guztiak doakoak dira, baina aurrez izena ematea ezinbestekoa da, ekintza batzuetan leku mugatua izaten delako.

Parte-hartu edo informazio gehiago nahi duenak ejardunaldiak@gmail.com helbidera idaz dezake edo 673005981 telefonora deitu, bulego ordutegian.