Donostiako gobernu batzordeak Zeharkako Zerbitzuen koordinatzailearen, Hirigintza Sostengagarriko, Ekonomia Kudeaketaren eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zuzendarien izendatzeak onartu ditu.
Udalak kargu berria sortu du, Zeharkako Zerbitzuen koordinatzailea. Eta Edorta Azpiazu Laboa izango da koordinatzaile berria. Psikologian lizentziatua eta Gizarte Hezkuntzako Graduondoa, Azpiazuk jarduera profesional luze bat du Donostiako Udalan karrerako funtzionarioa bezala, eta besteak beste, Ekonomia garapena eta Enpleguko zuzendari, Gizarte Ongizateko zuzendari, Donostia 2016 gerente edo Lehendakaritzako zuzendari izan da.
Jon Chavarri Sarasua Hirigintza Sostengagarriko zuzendaria izendatua izan da. Chávarri Hirigintzan espezializatutako Arkitektua da. Valladolideko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan ikasi zuen eta Arkitekto Doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatetik. Azpeitiko, Segurako eta Eskoriatzako Udaletan arkitekto aholkulari bezala lan egin du, eta Udal Arkitektoa izan da ere Segurako Udalan.
Pedro Ugartemendia Garro izango da Ekonomia Kudeaketaren zuzendaria. Enpresa desberdinetan (Bankinterren zuzendari-ordea, “Controller” Hexion Ibérican, finantza zuzendari Onity SLn) eta San Marco Mankomunitatean (zuzendari-gerente) lan egin du orain arte. EHUn ere izan da Irakasle. UNEDean Zuzenbidean lizentziatua da, eta Ekonomia eta Enpresen zuzendaritzan Doktorea da Deustuko Unibertsitatean. Horretaz gain, nazioarteko MBA bat du Enpresa Institutuan.
Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zuzendaria José Ramón Renilla González izango da. Bide, kanal eta portu Ingeniaria Madrileko Unibertsitate Politeknikoan Hidraulikan eta Energetikan espezializatua da. Ferrovial Agromán SAn izan da Obra Burua, Corsán – Coviam SAn Euskadiko delegatua, Construcciones Moyuan Eraikuntza Zuzendaria, edo Grupo Obras Especiales-en gerentea.