Atxilotu bat Getxon lesio-delitu batengatik

0

Ertzaintzak, Getxoko Udaltzaingoaren laguntzarekin, 33 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo beste gizon bati arma zuri batekin lesioak eragiteagatik.

Gaueko hamar eta erdiak aldera, Ertzaintzari jakinarazi diote gizonezko bat zaurituta zegoela Getxoko Joaquín Arizaga kalean. Herritarren babeserako hainbat patruila hurbildu dira esandako lekura, eta egiaztatu dute gizonezkoak ebakia zuela aurpegian eta odoletan zegoela. Biktimak berak eta berarekin zeuden bi pertsonek emandako informazioaren arabera, ezagun bat hurbildu zaio biktimari, eta labana batekin eraso egin dio eta adierazitako lesioak eragin dizkio. Erasotzaileak, dirudienez, iraindu eta mehatxatu ere egin du zauritua, eta, ondoren, korrika alde egin du bertatik.

Biktimaren lesioak ikusita, anbulantzia batean eraman dute Gurutzetako ospitalera.

Udaltzaingoaren laguntzaz jakin ahal izan da erasotzailea Atxekolandeta kalean dagoen eraikin abandonatu batean egon zitekeela. Ertzainak higiezinean sartu dira, eta bertan aurkitu eta atxilotu dute ustezko erasotzailea.

Gizonezkoak aurrekariak ditu, eta Epaitegira eramango dute beharrezko polizia-eginbideak amaitutakoan.