«Bizikletan Bizkaian zehar mugitzea: nola egingo dugu?» jardunaldia

0

Bizkaiako Aldundiak «Bizikletan Bizkaian zehar mugitzea: nola egingo dugu?» Jardunaldia antolatu du, hurrengo azaroaren 6an Euskalduna Jauregian ospatzeko asmoz.

Horretarako, besteak beste, Bizkaiko 112 udalei parte hartzeko gonbita egin die, mugikortasun iraunkorreko sareen sorreran inplikatuta dauden guztien artean elkar ezagutzeko, elkarlanerako sare bat ehuntzeko eta lurraldearentzat inspiratzaile izan daitezkeen Europako beste eskualde batzuetako esperientzia arrakastatsuak zuzenean ezagutzeko.

Jardunaldi honetan hainbat adituk parte hartuko dute, eta Bizkaiko errealitateari funtsezko elementuen gaineko ezagutzak aplikatuko dizkiote, hala nola hiriarteko bizikleta bideen plangintza, interkonektibitatea edo bide-segurtasuna.

Mugikortasun iraunkorreko estrategia bat garatzea, bizikletaren eta garraio publikoaren konbinazioan oinarritua, hainbat udalerriren arteko joan-etorrietarako Bizkaiko Foru Aldundiak bere gain hartutako konpromisoetako bat da. Hori dela eta, helburu bera duten erakundeekin topagune izateko asmoz sortu da jardunaldi hau, Bizkaian hiriarteko mugikortasunak nolakoa izan behar duen zehaztuko duten oinarriak ezartzeko.

Azaroaren 6an Euskalduna Jauregian egingo den jardunaldi honetan parte-hartzaileek Robin Klein (Mobycon) Herbehereetako mugikortasun-adituak emandako master class bat ikusi ahal izango dute, Bizkaian Europako beste eskualde batzuetan esperientzia arrakastatsuak ezartzeari buruz duen ikuspegia azalduko duena. Era berean, bizikleta bideen, intermodalitateen edo aparkaleku seguruen diseinuari buruzko gomendioak emango ditu.