‘Dékoncert’ ikuskizuneko sarreren salmentatik lortutako dirua jaso du Aspace-Bizkaia-k

0

Bilboko alkateak gaur goizean Solfasirc konpainiaren “Dékoncert” ikuskizuneko sarrerak saltzean bildutako dirua ASPACE-BIZKAIA elkarteari eman dio.

Ikuskizun hori Bilboko Kalealdiaren barruan antolatu zen. Ekitaldian Kulturako eta Gizarte Ekintzako zinegotziak ere izan dira, Gonzalo Olabarria eta Juan Ibarretxe, hurrenez hurren.

Bilboko Udalak sarreren etekin osoa dirua irabazteko asmorik gabeko elkarte horri eman dio, garun-paralisiaren arazoei erantzun bat eman nahi diona.

Bilboko Kalealdian programatutako ikuskizun guztiak dohainik dira, salbu eta Casilda Iturrizar parkeko karpan egiten direnak, pertsona-kopurua kontrolatzeko, 3 euroko prezio sinbolikoan. Azken edizio honetan, karpan Solfasirc konpainiaren “Dékoncert” ikuskizuna egin zen.