Hiru atxilotu Barakaldon, 500 marihuana landare aurkitu ostean

0

Poliziak Samanon (Castro Urdiales) aurkitutako 500 marihuana landare inguruko plantazioarekin duten loturagatik hiru pertsona atxilotu dituzte Barakaldon.

Plantazioa Samano herriko Sangazo auzoko txalet batean topatu dute agenteek. Egindako ikerketan egiaztatu ahal izan dutenez, etxea argindar sareari legez kanpo konektatuta zegoen. Hala, landareez gain, zazpi lanpara halogeno, zazpi transformadore elektriko, bost haizagailu eta lau aire-iragazki handi ere konfiskatu dituzte.

Barakaldon atxilotutako hiru lagunei droga-trafikoa egitea, gaizkile talde bateko kide izatea eta fluido elektrikoan iruzur egitea egotzi zaie.