Merkataritza bultzatzeko laguntzak Donostiako ekialdeko auzoetan

0

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez, Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta eta Egia auzoetako establezimenduak modernizatzeko eta saltoki berriak irekitzeko laguntza-programa bat ireki du.

Laguntzak Donostiako Sustapenaren web orrialdearen bitartez eska daitezke, eta pertsona fisiko edo juridikoentzat eta behe solairuan kokatutako establezimendu baten edo gehiagoren titularrak direnentzat eta jardunean dituztenentzat dira. Jarduera nagusiak honako hauetakoren bat izan behar du: txikizkako merkataritza (elikadura-produktuak, edariak eta tabakoa); elikadurazkoak ez diren produktu industrialak; etxerako artikulu elektrikoen konponketa; garbitegiak, tindategiak; ile-apaindegiak eta edertasun-institutuak; argazkigintza-zerbitzuak eta fotokopienak; tabernak, kafetegiak, jatetxeak eta txurro-dendak.