Urkulluk Ertzaintza Hernanin hedatu zeneko 30. urteurreneko ekitaldian parte hartu du

0

Lehendakariak Ertzaintza Hernanin hedatu zeneko 30. urteurrena ospatzeko eta bertan zerbitzua ematen hiru hamarkada daramatzaten zazpi ertzaini aitorpena adierazteko ekitaldietan parte hartu du gaur goizean.

Bisitaldian Ertzain-etxeak eskaintzen dituen zerbitzuetan lan egiten duen pertsonalarekin hitz egin ahal izan du lehendakariak, eta, horrez gainera, bertan garatzen ari diren jarduketei, besteak beste, eraikina, arkitektura-oztopoak kenduta eta herritarrei arreta emateko guneak atseginagoak izan daitezen egokituta, hiri-bilbean integratzeko asmoz egiten ari diren birmoldaketa-lanei, buruzko interesa agertu du. Jarduketa horiek aurtengo urtean zehar eta datorren urtean burutuko dira, eta horien baitan zaintzako garita zaharra botako da eta perimetroko hesia kenduko da, eta, gainera, herritarrei arreta emateko guneak zabalduko eta egokituko dira.

Era berean, Ertzain-etxea lantzen ari den beste alderdi berritzaile batzuk ere ezagutu ahal izan ditu lehendakariak, horien artean Ertzaintzaren furgonetetan instalatutako gailu mugikorrekin egiten ari diren probak; horiei esker polizia-erreminta informatikoetara sarbidea kaletik bertatik izango dute agenteek herritarrei arreta eman ahal izateko.   Hernaniko Ertzain-etxea trafikoko hiru lurralde-unitateekin batera ari da programa pilotu horretan parte hartzen.