Aizkorriko mendilerroan desagertuta zegoen 29 urteko gaztea onik aurkitu dute gaur eguerdian, eta dagoeneko familiarekin dagoela jakinarazi du Ertzaintzak.
Gizonaren senideek atzo gauean jakinarazi zuten desagerketa. Ertzaintzak bilaketa lanak abiatu zituen eta Arantzazuko santutegiaren inguruetan aurkitu zuten haren autoa, baina ez zegoen haren arrastorik gaur eguerdian aurkitu duten arte.