Bilboko Zabala auzoak abesbatzen tradizioari omenaldia egingo dio

0
PRUEBA

Larunbat  honetan, irailaren 28an, “Otxoteen Topaketaren” zazpigarren edizioan Bilboko Zabala auzoko abesbatzen tradizioa berrituko da.

Horrela, bada, zapatuan, 12:15ean, ostalaritzako establezimenduetan abesti herrikoiak kantatzera biltzeko ohitura itzuliko da auzoko kaleetara Bilboko hiru otxoteri esker. Izan ere, kalejira egingo dute uriko txistularien talde batekin.

Ibilbide horretan, Lur Maitea, Jatorki Abots Zuriak eta Txipli Txapla otxoteek inguruko zenbait lekutan eskainiko dituzte emanaldiak. Lehenengo emanaldia batera eskainiko dute 12:15ean, Fleming Doktorearen plazan. Gero, Conde Aresti egoitzan (Zabala 63), Constantino Tenorearen plazanXenpelar eta Zabala kaleen gurutzean, eta Xenpelar eta Juan de Garay kaleen gurutzean arituko dira.

Banatuta abestu ondoren, 14:30ean, talde guztiak berriro elkartuko dira eta elkarrekin kantatuko dute Xenpelar eta Zabala kaleen gurutzean, autobusaren geralekuaren ondoan. Horrela bukatuko da kalejira.

Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, otxote horiek kontzertua eskainiko dute batera San Rafael parrokian (Bruno Mauricio Zabala kalea, 22). Doakoa izango da.