Ermu eta Gaztelugatxe arteko bidea itxi dute hobetzeko lanak gauzatzeko

0

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur bertan hasi ditu Ermutik sartzeko azkenengo kilometroa egokitzeko obrak, hori dela eta, bidea itxita egongo da urte amaiera arte.

Foru erakundeak lan horiek gauzatu nahi ditu Ermu eta Gaztelugatxeko Donieneko baselizaraino igotzen diren eskaileren oinarriaren arteko bidearen tartea oso hondatuta dagoelako, eremu oso ezegonkorrean baitago eta mendi-hegalean irristatzeak gerta daitezke. Bide hori oso ezegonkorra da eta zoru desberdinak dituzten tarteak daude (asfaltoa, hormigoia, harrobiko agregakinak), azken urteetan egin izan diren segidako lan partzialen ondorioz. Hori dela eta, beharrezkoa da tarte hori egokitzea bideari uniformetasuna emango dion, bere estetika eta erabilgarritasuna hobetuko duen eta inguruko balio naturalekin bat etorriko den eta esparrura hurbiltzen diren pertsonei zein biotopo babestu hau zaintzen duten langileen eta mantentze- eta larrialdi-zerbitzuen langileen ibilgailuei segurtasuna eta erosotasuna eskainiko dien irtenbide batekin.