Europako Batzordeak 11.000 milioi euro jarri ditu ikerketa eta berrikuntzan

0

2020. urtearen amaiera arte ikerketa eta berrikuntzako proiekturik onenak finantzatzeko asmoz, Europako Batzordeak 11.000 milioi euro jarri ditu jokoan.

I+G+b finantzatzeko Horizon(te) 2020 europar programa amaitzen ari da, eta beraz martxan jartzen ari dira ekonomiaren hazkundea eta enpleguaren sorkuntza bultzatzen dituen ekimen honen azken deialdiak; zientzia bikaina sortzeari ematen zaio garrantzia, industria-lidergoa sustatuz eta Europar Batasunak aurrean dituen gizarte-erronkei irtenbidea emanez.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresa eta eragileentzat RIS3 espezializazio adimendunaren euskal estrategiari loturiko sektoreetan (fabrikazio aurreratu, energia, biozientziak/osasuna eta elikaduran) azken deialdi hauek eskaintzen dituzten aukerak hurbiltzeko helburuaz, “Infoday Horizonte 2020” antolatu da. Urriaren 3an eta 4an izango da Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren egoitzan, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.