BilbaoArtek Mabi Revueltaren ‘Sueños Fotomontados’ erakusketa aurkeztu du

0

Hurrengo hilabetean zehar BilbaoArten izango den Mabi Revuelta artistaren ‘Sueños Fotomontados’ erakusketa aurkeztu dute Urazurrutia Aretoan.

BilbaoArten egoile bezala 2018an zehar garatutako 31 collageen saila batek ematen dio izenburua erakusketari, beste bi proposamenekin batera aurkeztuko dena. Mezu eta irudi surrealistak nahasten dituzten fotomuntai eta idatzien saila bat eta bideo batek osatzen dute erakustaldi hau.
‘Sueños Fotomontados’-ek ametsen eragina ikertzen du, bai gure irudimen sortzailean eta baita esna-aldian. Alde batetik, mugimendu surrealistan ikus daitekeen eragina, eta bestetik, subkontziente ameslariak mezu eran bidalitako egunerokotasunean. Revuelta material oniriko hauen traszendentzia eta unibertsaltasunaz baliatu da erakusketa hau egiteko.