Eguzki taldeak Anoetan goi-tentsio kableen kontra talka egitearen ondorioz zikoina bat hil dela salatu du

0

Eguzki talde ekologistak larunbatean Anoetan zikoina bat hilda agertu dela salatu du, «zantzu guztien arabera goi-tentsio kablediaren kontra talka egin ostean».

Amiamokoa anilatua zegoenez, anilatze bulegotik jakin ahal izan dute Frantzia iparraldean, Somme departamentuko kostaldean zuela jatorria.

Eguzkirekin hitzetan, «istripu berri honek, agerian uzteen du, beste behin ere, goi-tentsioko kableek hegaztiengan eragiten duten triskantza». Izan ere, estatuan urtean 33.000 eta 337.000 hegazti artean hiltzen dira goi-tentsio kableen eraginez. «Kopuruan desoreka, kontrol ezaren ondorio da, edonola ere Ingurumen Ministerioak onartzen du 33.000 ko kopurua motz geratzen dela», diote Eguzkitik.