Ehun urte dira Donostiak Artikutzako finka erosi zuela.

0

Aurten Artikutzak bere mendeurrena ospatuko du Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako ekitaldiekin.

Urriaren 3an, ostegunarekin, Artikutzako errekei buruzko hitzaldi bat emango du EHUko irakasle batek, eta, haren atzetik, Aranzadiko adituek finkako landareei eta basoaren egoerari buruz hitz egingo dute. Eguna osatzeko, hainbat hitzaldi izango dira Artikutzan dauden onddo, ornogabe, anfibio, narrasti, hegazti eta ugaztunei buruz, eta mahai inguru bat ere egingo da enklabeko natura dibertsitatearen inguruan.

Urriaren 4an, ostiralean, gai hauek jorratuko dira: klima, lurzoruen kudeaketa, aztarna megalitikoak Artikutzan, iraganeko meatzaritza eta burdinolak, finkatik igarotzen zen trenaren historia eta Donostiako ur hornidurari buruzko historia.

Urriaren 5eko ibilaldia 08:15ean abiatuko da Donostiako Okendo kaletik, edo zuzenean Exkax atetik, 09:15ean. Elkargune horretatik herrixkara jaitsiko dira han bildutakoak, eta bidean kontserbazio bereziko eremu horren balio natural eta historikoak ezagutuko dituzte. Bisita 15:00etan amaituko da, eta ibilaldira joandakoak hirira itzuliko dira. Ibilaldi gidatua doakoa izango da, eta parte hartu nahi dutenek artikutzanatura@donostia.eus helbidera idatzi edo 620337875 telefono zenbakira deitu dezakete.