Hiru atxilotu Donostian, emakume bati diru-zorroa lapurtzeagatik

0

Atzo gauean 19-20 urteko hiru gizonezko atxilotu zituzten ertzainek emakume bati joko-areto batean oharkabean egindako diru-zorro baten lapurreta leporatuta.

Gaueko hamaika eta erdiak aldera, joko-lokal batean emakume bati poltsa batean zeraman eta diru kopuru jakin bat eta dokumentazioa zituen diru-zorro bat ebatsi ziotela jakin zuen Ertzaintzak. Bertara joan zen herritarren babeserako patruila bati jakinarazi ziotenez, establezimendutik joan berriak ziren hiru gizonezko izan ziren egileak.

Ertzainak inplikatuak bilatzen hasi ziren, eta ertzainak ikustean norabide desberdinak hartu zituzten bi gizonezko aurkitu zituzten inguruetan. Biak atzeman egin zituzten, eta biktimaren diru-zorroa aurkitu zuten haietako batek egindako ibilbidean. Gizonezkoak identifikatzeko unean, haietako batek (galtzen atzealdeko sakela batean emakumearen izenean zegoen banku-txartel bat zeraman) hainbat irain esan zituen eta jarrera agresiboa agertu zuen.

Ertzaintzaren patruilak bi susmagarriekin zeuden lekuaren inguruetatik, ustezko hirugarren egilea igaro zen, eta lasterka ihes egiten saiatu zen. Hainbat egiaztapenen ondoren, hirurak atxilotu egin zituzten, ebasketa-delitua leporatuta.

Guztiak Epaitegira eramango dituzte, bidezko polizia-eginbideak amaitu ondoren.