Marea biziak direla eta, abisu horia ezarri dute itsasaldeko arriskuagatik

0

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarriko du gaur itsasaldeko arriskuagatik, 15:00etatik 18:00etara, marea bizien garaian gaudela eta urak itsasertza gaindi dezakeelako.

Era berean, bi aldiz ezarriko dute abisu horia larunbatean: goizaldean (04:00etatik 06:00etara) eta arratsaldean (16:00etatik 18:00etara). Bezperan bezala, itsasaldi biziek itsasgoran (04:54an eta 17:10ean) eragingo dute traba gehien: 4,92 metro harrapatuko ditu.

Igandean ere, itsasgoran (05:35ean eta 17:53an) egongo da indarrean abisua, hots, goizaldean (04:00etatik 07:00etara) eta arratsaldean (16:00-19:00). Aipagarria da igande arratsaldeko itsasaldiak 5,04 metro harrapa ditzakeela.