Mundu mailako grebak amaiera emango dio klimaren aldeko asteari

0

Gaur, ostirala, Klimaren aldeko Mundu Greba eguna ospatzen ari da, agintariei egoera larriari aurre egiteko neurri eraginkorrak eskatzeko helburuarekin.

Grebak amaiera emango dio klimaren aldeko asteari, eta milaka elkarretaratze eta manifestazio egingo dituzte, baita Euskal Herrian ere. Guztira, 114 herrialdetako 1.500 bat hiritan daude deituta mobilizazioak. Estatu mailan, alor askotako 500 erakundek baino gehiagok atxikimendua agertu diete Estatu osoan egingo diren mobilizazioei.

Greta Thunberg gazte suediarra eta beste 50 bat ekologista gazte izan ziren mundu mailako greba deitu zutenak larrialdi klimatikoaren aurrean irtenbideak eskatzeko, eta Fridays for Future mugimenduak bere egin du protesta ekitaldia.