Bizkaiak lurraldeko ondarea urrian aterako du eszenatokira

0

Urrian «Ondarea plazara» lelopean era askotako eta jende guztiarentzat diren jarduerak egingo dituzte.

Batzuen kasuan «eszenatokia» Arkeologi Museoko eta Euskal Museoko balkoiak dira eta «Balkoitik balkoira» jardueran bertsolariek bat-batean bertsoak botako dituzte balkoi horietatik.

Herritarrek beste era askotako jarduerekin gozatzeko aukera izango dute, adibidez  Bereterretxeren Kantoriaren eszenatoki monumental bihurtuko den Muñatones Gaztelukoarekin. Eta el Pobaleko burdinolan ingudearen eta dultzainaren soinuak tartekatuko dira melodia tradizionalak berreskuratuz.

Kanta eta kalejiradun erromeriak eta  jaiak egongo dira Amorebietata-Etxano, Getxo, Sestao  eta Bilbon.

Errepertorio horien barruan kasu askotan jokoak eta kirolak sartzen dira, hala ludikoenak diren eretan (besteak beste umeen jokoak Aulesti, Abanto-Zierbena, Getxo eta Gorliz moduko herrietan)  nola bertsio profesionalean edo federatuan. Pilota eta jokatzeko bere toki naturala, pilotalekua, edo hain tradizionalak diren lekuetan jokatzen den bola-jokoa protagonistak izango dira Berriz, Barakaldo, Gernika, Gordexola,  Karrantza  eta Ugao-Miraballesen.

Antzina santutegietara eta elizetara erromes moduan egiten ziren bide zaharrak egingo dira, Urkiolan dagoen Atxarte bezalakoa, edo Galdamesen  Urallagako kobazulo mitikoraino iristen dena, hau da, izen bera duen baseliza dagoen tokiraino. Beste ibilbide batzuek  balio sinboliko eta kultural itzeleko gailurretara eramango gaituzte, berbarako hainbeste mito eta abestiren sortzaile izan zen Gorbeia eta bere gurutze historikoraino.

Edizio honetan programaren atal garrantzitsua jaietako errituak dira, adibidez Bermeko Madalen Egunaren ingurukoak; kasu honetan teila uretara jaurtita Izaro uhartea herriarena dela gogorarazteko uztailaren 22an egiten den itsasontzien irteera tradizionala errepikatuko da. Hor ditugu, halaber,  Elorrioko Errebonbilloak eta euren alardea; Orozkoko Gaztaina Eguna; Sopelako Munarrian egiten den alorren eta soroen bedeinkapena bezalako erritual magikoak; Zallako  Zariketeko San Pedron  sorginkeriei aurre egiteko esaten diren araoak;     Galdakao  eta Gordexolako erromeriak; Muxikako Saragiaren Hileta eta Urduñako erraldoiak eta buruhandiak; edo  Zamudioko Arimen Gaua          edo Gau Baltza. Horiek guztiak urriko Ondarearen Europako Jardunaldian aurkituko ditugun proposamenetako batzuk baino ez dira.

Jai-jarduera berezia da Institutu Txinatar Japoniarrak   antolatuko duena; erakunde honek  kultura txinatarrean, japoniarrean eta euskaldunean erkideak diren txalaparten, sokatiren eta bestelako talde-adierazpen batzuen erakustaldia egingo du.

Halaber  heriotzari lotuta dauden errituak ezagutzeko aukera egongo da,   Durangaldea bezalako tokietan  70eko hamarkadara arte iraun zutenak.  Garaik andabideak eta argizaiolak eta jasarlekuak moduko objektuak ezagutu ahal izateko bisita gidatuak eskaintzen dituBerangok Gerra Zibilaren urte gogorretan lubakietan eta erretagoardian abesten ziren kantak eta egiten ziren jokoak ezagutzeko aukera emango digu. Eta Gorlizen, Itsas-Sanatorioaren  mendeurrena ospatzen dela aprobetxatuz, gaixo  eta osatzeko prozesuan zeuden umeen jolasak eta jokoak erakutsiko dizkigute.

Beste alde batetik, jakin dakigu jaiak eta erromeriak makina bat adierazpen artistiko eta piktorikoren  sortzaile izan direla, gure arkitekturetako hormetan eta museo eta galerietako hormak apaintzen dituzten koadroetan agertzen direnak. Adibide moduan Bilboko Itsas Museumean dagoen talde-hormairudia daukagu. Pintorea eta ontzi-modelista den Esteban Bermejok jendeak ere parte hartuta erriberako zurgintzaren gaia izango duen formatu handiko hormairudia egiteko beharrezkoak diren diseinua eta zirriborroak  prestatuko ditu.