Donostiako Udalak Tomas Albari lore eskaintza egin dio

0

Donostiako Udalak Tomas Alba Irazusta gogoratu du bere hilketaren 40. urteurrenean, Albaren sendiak, Eneko Goia alkateak eta Udal korporazioko ordezkariek parte hartu duten ekitaldi batean.

Honen ondoren lore eskaintza bat egin zaio Udaletxearen barruan bere izenean dagoen plakan.

Ekimen honekin, Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Batzordearen bitartez, konpromiso irmo bat mantentzen jarraitzen du: terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak herriaren oroimenean iraunaraztea eta haiei buruz egia kontatu, justizia egin eta ordain morala nahiz duintasuna emateko eskubidea zaintzea.

Tomas Alba 1979ko irailaren 28aren gauean erail zuten garai horretan Donostiako auzoa zen Astigarragan, 42 urte zituela eta hiriko Udalaren HBko zinegotzi zela. Hilketa Batallon Vasco Español talde terroristari leporatu zitzaion.