Frantziako enbaxadore berria Bilbon izan da

0

ean-Michel Casa Frantziako Enbaxadore berria gaur goizean izan da Bilbon Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin.

Juan Mari Aburto Alkatearen nazioarteko harremanen ohiko agendaren barruan antolatutako topaketa honetan, egungo frantses ordezkaritza diplomatiko berriak argi utzi du gertuko harremanak mantendu eta indartu nahi dituela Bilboko Udalarekin, gure hiriaren eta Frantziaren artean dauden era askotako harreman estuak sendotzen laguntzeko.

Jean-Michel Casa (Rabat, Maroko, 1957), ezkondua eta bi alabaren aita, Parisko Ikasketa Politikoetako Institutuan titulatu eta Zuzenbidean lizentziatu zen Sorbonako Unibertsitatean. Ibilbide diplomatiko luzean, Frantziako Kontsul Nagusia izan da Estanbulen eta Enbaxadorea Jordanian, Israelen, Argentinan eta Portugalen, erantzukizun gureneko beste hainbat kargureen artean.

Azkenik, joan den apirilean, Enxadadore karguaz jabetu zen Madrilgo frantses ordezkaritza diplomatikoan, 2016an Bilboko Udala bisitatu zuen Yves Saint-Geours Enbaxadorearen lekukoa hartuz.