Epaimahaiaren sari berezia, filmatu zen lekuko balioak hobeto adierazi dituena izateagatik, ‘O que arde’ pelikularentzat izan da.
Honako hauek osatu dute epaimahaia: Fernando Guillén Cuervo, Nerea Barros, Yolanda Flores, Cristina Iglesias eta Ouka Leele. Saria 10.000 eurotan izan da, eta Oliver Laxe zuzendariak, Miramemira-ko Andrea Vázquez eta Xabier Font ekoizleek eta Asturias Paraíso Natural Film Commission-eko ordezkariek jaso zuten, Donostia Zinemaldiko esparruan garatutako ekitaldi batean.
Donostiako María Cristina Hotela izan zen San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-eko IX. Saria irabazi zuen filmaren izenburuaren berri emateko aukeratutako eszenatokia. Guztira, 19 film sari hura irabazteko aurkeztu ziren, denak Espainian filmatuta, eta horietatik, bost finalista hautatu zituzten. Sari honen xedea filmatutako lekuko hirigintza, natura, kultur edo gizarte balioak hobeto islatzen dituen filma saritzea da.