Transexualitatea nerabezaroan landuko duen jardunaldia ospatuko da Donostian

0

Donostia Gazteriak indarkeria matxista nerabezaroan lantzeko jardunaldia antolatu du datorren urriaren 23rako.

Aurten, LGTBIQ+ eta, batez ere, transexualitatearen gaia jorratuko da, indarkeria matxistaren argazki handi horren baitan, gay, lesbiana eta transexualek indarkeria berezitua jasaten baitute bizitzako hainbat esparrutan. Hala, saioa urriaren 23an Kontadores Gazte Zentroan 9:00etatik 14:00etara izango da.

Batik bat, nerabeekin lanean edo kontaktuan dauden eragileei zuzendua dago; izan ere, haurtxoko eta gaztelekuetako hezitzaileak eta baita berdintasun teknikari, gazteria teknikari, irakasle, hezitzaile eta beste hainbat profiletako eragileek gai honen inguruan ikasi, hausnartu eta estrategia komunak adosteko beharra dutela dio eguneroko praktikak.

Horrez gain, beharrezkoa da aztertzea eta ikustea ea hezkuntza sistemako hezkidetza planek edota udaletako gazteria eta berdintasun planek LGTBIQ+ politikarik jasotzen duten, eta hala izatekotan, nola egiten duten.