Igande goizean Txindoki mendian zebilen 46 urteko mendizale bat erreskatatu behar izan zuen, belaun batean lesioa izan baitzuen.
Goizeko hamaika eta erdiak baino geroxeago, Sos Deiak 112 zerbitzuak Txindoki menditik jaistean belaun batean lesioa izan zuen gizonezko baten berri izan zuen. Harekin zihoan txangokide batek emandako datuen arabera, zaurituak ezin zuen ibiltzen jarraitu.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek hainbat baliabide bidali zituen bertara, eta, horien artean, Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko (ZEU) Mendiko Ataleko agenteak zeramatzan helikoptero bat eta suhiltzaileak.
Polizia-aireontziak inplikatutako gizonezkoa aurkitu zuen, eta, erreskatatu ondoren, Larraizko zelaietako aparkalekuraino eraman zuen, handik Asuncion Klinikara eramateko.