33.000 bisitari izan ditu Open House Bilbao arquitectura jaialdiak

0

Aurreko asteburuan ospatutako Open House Bilbaoren hirugarren edizioak, 33.000 bisitari baino gehiago jaso zituela kontabilizatu dute.

Hain zuzen ere, irailaren 28an eta 29an, Bilboko, Barakaldoko eta Getxoko 81 eraikin eta Leioako Artaza jauregia doan bisitatzeko aukera egon da eta horrela, jendearentzat arkitektura-balio handia duten eraikinak ezagutu eta urbanismoa baloratu ahal izan da, hori guztia aldez aurretik izenik eman beharrik gabe.

Itsasadarra ardatza izan da, eta haren bidean hainbat arkitektura-lan eta paisaia ezagutu ahal izan dira, hartara gune desberdinen eta bizilagunen arteko lotura historikoak eta harremanak zeintzuk izan diren jakiteko bidea emanez.

631 boluntario aritu dira jaialdian laguntzen eta bisita gidatuak egiten. Gainera, pegatinen sistemari eta eskaintza zabali esker, hobeto kudeatu eta kontrolatu ahal izan da bisitarien kopurua, itxaronaldiak neurrizkoak izan dira-eta.

Bisitari gehien Bilboko Udaletxeak, La Cava etxeek, Ibaigane jauregiak, Bidebarrietako liburutegiak, Barakaldoko Munoa Jauregiak, Leioako Artatza Jauregiak eta Getxoko Etxe Sorginduak jaso dituzte, bakoitzak 1.000 bisitari baino gehiago. Era berean, jarduera osagarri guztietan (Open Txiki, Open Itsasadarra, Open Ibilbideak) leku guztiak bete ziren.