Atxilotu bat Donostiako Ulia auzoko txalet batean lapurreta egiteagatik

0

Ertzaintzako agenteek 21 urteko gazte bat atxilotu zuten pasa den igande arratsaldean Donostiako Ulia auzoko txalet batean lapurreta egitea leporatuta.

Jasotako salaketaren arabera, arratsaldeko lau eta erdietan gizonezko bat garajeko atea bortxatu ondoren bertan sartu zela konturatu ziren etxebizitzako jabeak. Jabeek ustekabean harrapatu zutela eta agiraka hasi zitzaizkiola ikustean, gertakarien egileak ihes egin zuen lasterka

Gertakariez ohartarazita, Ertzaintzak herritarrak babesteko dituen patruila batzuk gertakarien lekura joan ziren, eta lapurreta gertatu zela berretsi zuten, garajeko atea bortxatuta zegoela egiaztatu ondoren. Beste patruila batek ustezko egilea aurkitu zuen geroago Zubiaurre pasealekuan (ihes egiteko erabil zezakeen bideetako batean, alegia). Agenteek zizaila bat aurkitu zioten gizonezkoari bere gauzen artean. Tresna, antza, lapurreta indarra erabiliz egiteko erabili zuen egileak. Zehaztu ahal izan zenez, gizonezkoa garajean sartu ondoren, aparkatuta zegoen auto batean sartu zen eta barnealdea nahasi zuen baliozko gauzak lapurtzeko asmoz.

Polizia-eginbideak amaitu ondoren, gaur goizean, astelehena, atxilotua, 21 urteko gizonezkoa, Donostiako guardiako epaitegiaren esku jarri dute.