BEZaren zergadun txikiei Bizkaiako Ogasunak aitorpenaren zirriborroa eman die

0

Hirugarren hiruhilekoari dagokion BEZaren aitorpena errazte aldera, Bizkaiko Foru Ogasunak Balio Erantsiaren gaineko Zerga autolikidatzeko 303 edo 390 ereduaren zirriborroa egiteko zerbitzu berri bat jarri du zergadunen eskura.

Zergadun bakoitzak zirriborroa onartu eta modu telematikoan aurkeztu ahal izango du, edo aldatu, baldin eta ados ez badago. 303 eta 390 ereduen zirriborroa sortzeko aplikazioa BILA plataforman dago eskuragarri, hots, Bizkaiko Foru Ogasunaren laguntza-programen plataforma informatikoan, eta lehen fasean, kontabilitatea 140 ereduko programa, hau da, BILAn ostatatutako eragiketa ekonomikoen liburu-erregistroa den programa erabiliz erregistratzen duten zergadunek (modalitate orokorra aukeratzen dutenek) erabil dezakete. Zirriborroa egiteko, Ogasunak inportatu egingo ditu zergadunak erregistro-liburuan aldez aurretik idatzitako fakturen erregistroak.

Zerbitzu hori abian jartzean, Foru Ogasunak zenbatetsi duenez 16.000 inguru dira zerbitzua erabiltzeko baldintzak betetzen dituzten zergadunen kopurua. Nagusiki jarduera ekonomikoak egiten dituzten pertsona fisikoak dira; zergadun horiek ez dute eragiketa-bolumen handirik eta 303 eta 390 ereduak aurkeztera behartuta daude.