Bizkaiko Foru Aldundiak lau enplegu-anezka berrietan izena emateko epea ireki du

0

Lau enplegu-anezka berri ireki dira Bizkaian 80 pertsonari lanpostu bat eskuratzen laguntzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak, DEMA Enpresa Garapenerako Agentziaren bitartez, urriaren 11ko epea ireki du lau enplegu-anezka berrietan izena emateko; hala, haietan parte hartuko duten 80 pertsonek laguntza izango dute beren helburua lortzeko: lanpostu bat eskuratzea.

Izena eman nahi dutenek langabetuak izan behar dute —edo enplegua hobetzeko prozesuetan egon—; Lanbiden erregistraturik egon behar dute, eta Bizkaian erroldatuta egon. Programa honi buruzko informazio gehiago lortzeko eta aurreinskripzioa egiteko, DEMA agentziarekin jarri behar da harremanetan (http://www.dema.eus/lanzaderas-de-empleo-convocatoria-octubre-2019/ helbidean edo 94 418 90 55 telefono-zenbakian).

Deialdi hau eginda, guztira 27 izango dira gure lurraldean abiarazitako enplegu-anezkak, aukera ematen dutenak hamar parte-hartzailetik sei lan-merkatura sar daitezen. Beraz, lau enplegu-anezka hauek amaitzen direnean, 330 enplegutik gora sortzera helduko da.