Elkarretaratzea Donostian gertaturiko azken sexu-erasoar gaitzesteko

0
PRUEBA

Gaur goizean Donostiako Udalak Alderdi Ederren elkarretaratzea egin du, Gipuzkoako hiriburuan gertatu den azken sexu-erasoaren aurka.

Bertan, Eneko Goia alkateak, udal-talde guztietako ordezkariek eta gerturatu diren hiritarrek isilean salatu nahi izan dute gertakaria.

Alkateak azpimarratu duenez “tamalgarria eta higuingarria dira honelako erasoak”. “Udalak irmoki gaitzesten ditu eta horiek desagerrarazteko lanean jarraituko duela” adierazi du Goiak.

Alkateak babesa eta elkartasuna adierazi nahi dio biktimari, bai eta bere familia eta hurbileko ingurukoei ere. Eta nabarmendu nahi izan duenez “Udalaren arreta zerbitzuen, eta babes juridiko, soziala eta psikologikoa, eta behar duen laguntza guztia eskainiko dio”.