Gaur Bilbok Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatu du

0

Bilboko Udalak aurten ere Adinekoen Nazioarteko Egunarekin bat egin du, adinekoei Udaletxeko Arabiar Aretoan harrera eginez.

Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da ekitaldiko buru, Juan Ibarretxe Gizarte Ekintzako zinegotziarekin eta zenbait zinegotzirekin batera. 100 bat adineko joan dira urian egoitza daukaten adinekoen 51 elkarteen ordezkari modura.

Ekitaldi horren bidez, Bilboko Udalak eskerrak eman nahi dizkie adinekoen elkarteei zahartze aktiboaren alde egiten duten ahaleginagatik. Harrera-ekitaldian oroitzapenezko plakak banatu zaizkie kargua uzten duten elkarteetako presidenteei edo zeregin garrantzitsua izan duten pertsonei.

Bilboko Udalak Campos Antzokian antolatutako ekitaldi batean, Bilbao+60 sariak banatuko dira. Sari horien bidez, Bilboko 60 urtetik gorakoen ardura eta ahalegin aparta nabarmentzen dira, Bilbo eta bere auzoak bizitzeko leku atseginagoa egiten laguntzen dutelako. Saridunek ibilbide pertsonal eta altruista daukate, urte asko baitaramatzate bizikidetzarekin eta Bilboko bizi-kalitatearen hobekuntzarekin konprometituta, auzoekin eta auzokoekin konprometituta, zerbitzurako jarrerarekin eta izateko, egoteko, jarduteko eta denekin harremanak izateko modu eredugarri batekin.

Hauek dira aurtengo saridunak: Begoña Agirrezabal Bilbao erlijiosoa, Arangoiti-Deustuko auzoan gizarteratzeko zentroa kudeatzen duena; Carlos Zubiaga musikaria, Mocedades taldeko kidea; eta Ana García Peña, Zabalgune plazako kioskokoa.