1.125 dozena arrautza erretiratu dituzte Bizkaian salmonella kasuengatik

0

Euskal Autonomi Erkidegoko osasun zerbitzuak jakinarazi duenez, Osakidetzak 1.125 dozena arrautza kendu ditu zirkulaziotik, duela egun batzuk Galdakaon eta Portugaleten 40 pertsona salmonelosiarekin kutsatu direla jakin ondoren.

Intoxikazio handiena Galdakaoko taberna batean gertatu zen, tortillengatik ezaguna den taberna batean, hain zuzen ere. 37 pertsona intoxikatu ziren, eta horietatik 10 lagun ospitaleratu zituzten, irailaren 21ean. Gainera, beste hiru lagun intoxikatu ziren Portugaleteko beste taberna batean. Bi tabernek jatorri bereko arrautza erabili zuten. Une honetan pertsona bakarra dago ospitalean.

Arrautzak non eta noiz erosi zituzten galdetu eta tortillen eta arrautzen laginak jaso ostean, salmonellaren jatorria aurkitu dute, eta kutsatutako sortak merkatutik kendu dituzte.

Osasun Saileko ikuskatzaileak arrautzak erosi zituzten taberna eta jatetxeetan bertaratu dira, eta aipatu sortako arrautzak eraman dituzte.