Gipuzkoako Balenciada ontziolak 2021ra bitartean bi ontzi berri eraikiko dituela jakinarazi du.
Alde batetik, Groenlandiako Ingurumen Ministerioak eskatutako ozeanografiko bat martxan jarriko du urrian; bestetik, datorren urte hasieran, Norvegiako armadore batentzat izokinak hazteko beste ontzi berritzaile bat egingo du.
Balenciagak merkatu berriei ekin behar izan die duela bost urte izaniko krisialdiari aurre egiteko. Ikerketarako eta arrantzari lotutako ontziek mundu mailan lehiatzea ahalbideratu die. Hala ere, merkatua ez da batere samurra; izan ere, EAEn egindako ontzien kostua arazo nagusietako bat da. Estatuaren laguntza jasotzen duten hainbat herrialde —Turkia, Korea edo Txina— arazo horiek gainditzen ari dira.