Euskadiko eraikin publikoek energia elektriko guztiz berriztagarria erabiliko dute

0
PRUEBA

Hemendik aurrera Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioak eta arlo publikoak beren eraikinetan erabiliko duten energia elektriko guztia iturri berriztagarrietatik sortutakoa izango dela erabaki du Eusko Jaurlaritzak.

Atzo bertan Gobernu Kontseiluak onartutako akordioaren helburua bikoitza da; batetik, energia elektrikoaren erosketa zentralizatu bat egitea sektore publiko osoarentzat, eta, bestetik, energetikoki jasangarriagoa den Euskal Administrazio Publiko baterantz aurrerapausoak ematea.

Helburu horiek Jaurlaritzaren Estrategia Energetikoa 2030 planean jasota daude. Gurean zerbitzuen sektoreak kontsumitzen duen energiaren % 30 Administrazioak erabiltzen du. Beraz, urrats garrantzitsua dela azpimarratu dute, larrialdi klimatikoari aurre egiteko ere baliagarria izango baita.