Langabeziak %2,11 egin du behera Euskadin

0
PRUEBA

Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak gaur jakitera eman dituen datuen arabera, langabeen kopuruak behera egin du irailean Euskal Autonomi Erkidegoan. Zehazki, abuztuko datuekin alderatuta, 2.444 pertsona gutxiago zenbatu dituzte, hau da, % 2,11-ko jaitsiera egon da.

Urtebetean 9.403 pertsona gutxiago zenbatu dituzte langabezian Euskadin. Hala, % 7,64 egin du behera langabeziak 2018ko irailetik.

Langabeziaren datuak lurraldeka aztertuz gero, Bizkaian 1.490 langabe gutxiago (% 2,24) daude, guztira 64.966 zenbatu baitituzte; Araban 586 langabe gutxiago (% 3) zenbatu dituzte, 18.954 lagun baitaude orain langabezian; eta Gipuzkoan, berriz, 368 langabe gutxiago (% 1,22) zenbatu dituzte, 29.714 pertsona baitaude langabezian. Urtebetean, Bizkaian 5.929 langabe gutxiago (% 8,36) zenbatu dituzte; Gipuzkoan, 2.434 gutxiago (% 7,57); eta Araban, 1.040 (% 5,20).